Hiru abesbatza ezagun entzun ahal izango dira asteburuan Azkoitian. Hain zuzen ere, Iesu, Goratzar eta Aita Garayoa abesbatzak elkartuko dira igandean, urriaren 29an. Gabriel Faureren Requiem obra eta Mozarten Koronazio Meza interpretatuko dituzte horiek. Ahotsek, bidelagun, Loreto Aramendi izango dute organoarekin. Bakarlari gisa, berriz, Miren Anza, Kristina Larrea, Teresa Merino, Iñaki Irurzun, Iñaki Carcamo eta Jose Ignacio Enparanza ariko dira, eta zuzendari lanak Marina Lertxundik, Olatz Egiburuk eta Iñaki Carcamok egingo dituzte.
Parrokiak antolatu du musika ekitaldia, Azkoitiko Udalak lagunduta. Parrokian izango da emanaldia, 18:30ean hasita.