Euskal presoen eta iheslarien eskubideen alde elkartuko dira gaur plazan

Maialen Etxaniz

Maiatzeko elkarretaratzeko artxibo irudia. (Sare)

Azken ostirala izanik, hilero bezala presoen eta iheslarien aldeko elkarretaratzea egingo dute, 19:30ean, plazan. 

Hileko azken ostiraletan egin ohi duten gisan, Sare Herritarrak deituta gaur ere plazan bilduko dira euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen alde. 19:30ean hasita egingo dute elkarretaratzea, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin diete deialdiaren sustatzaileek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide