Xaboi tailerrarekin, martxan dira udazkeneko Bebarruko Jardunek

Maialen Etxaniz 2023ko urr. 26a, 14:31

Urriaren 21eko xaboi ikastaroko irudia. (Matadero ekintzak)

Joan zen larunbatean egin zuten xaboia egiteko ikastaroaren lehen saioa, eta datorren larunbatean egingo dute bigarrena. Datozen asteetan, berriz, musika izango da protagonista nagusia. Besteak beste, Ibil Bedi, Moxal, The Electrics eta Belako taldeak igoko dira Matadeiko oholtzara. 

Abian dira Matadero Ekintzakek antolatutako Udazkeneko Bebarruko Jardunek. Joan zen astean hasi ziren prestatutako ekintzak Xaboi Komunitarioak izeneko ikastaroarekin. Urriaren 21ean egin zuten xaboi ikastaroaren lehen saioa, eta datorren larunbatean egingo dute bigarrena. Aiora Urbietak gidatuta, 10:00etatik 14:00etara. 

Ikastaroaren ondoren hasiko dira musika taldeen zuzenekoak, eta beste behin askotariko kontzertuez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Hain zuzen, Ibil bedi, Moxal, Hannes Buder, Figura 8, The Electrics eta Silita taldeek eskainiko dituzte kontzertuak, eta Belako taldeak itxiko du Bebarruko Jardunen programa, abenduaren 22an Silitarekin batera eskainiko duen kontzertuan.

Ikastaroa doan eskainiko du Matadero Ekintzakek, eta kontzertuetarako sarrerak zazpi eurotan salduko dituzte.

Hemen Bebarruko Jardunen egitaraua:

  • Urriak 28, larunbata: Xaboi komunitarioa ikastaroa.
  • Azaroak 12, igandea: Ibil bedi taldearen kontzertua, 19:00etan.
  • Azaroak 19, igandea: Moxal eta Hannes Buder taldeen kontzertuak, 12:30ean.
  • Abenduak 6, asteazkena: Figura 8 eta The Electrics taldeen kontzertuak, 22:30ean.
  • Abenduak 22, ostirala: Belako eta Silita taldeen kontzertuak, 22:30ean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide