Organo Erromantikoaren 24. Zikloaren azken emanaldiak izango dira asteburu honetan. Azkoitian, Azpeitiko Juan Antxieta eta Bergarako musika eskoletako organo ikasleek emango duten kontzertuarekin itxiko da aurtengo zikloa.
20:00etan hasita, parrokiako Cavaille-Coll organoa jotzeko aukera izango dute Peio Lete, Oier Gaston, Itxaso Alberdi, Leo Joaristi, Lore Larrañaga eta Elena Laka organo ikasleek. Bach, Franck, Reger, Garbizu edota Durufle musikarien konposizioak entzuteko aukera izango dute parrokiara joaten direnek.