Urola Bizirik natur taldeak hazien bilketa antolatu du iganderako

Intza Trula 2023ko urr. 25a, 16:45

Ezkurrak. (Pixabay)

Igande honetan, hilaren 29an, 09:30ean Loiolako tren geltoki zaharrean abiatuko dira ezkurra eta bidean aurkitzen dituzten beste hazi batzuk biltzeko.

Ezkurrak eta beste hainbat hazi bilduz ibilaldia egingo dute igande honetan, hilaren 29an, Urola Bizirik natur taldeak antolatutako jardueran. Hori horrela, 09:30ean elkartuko dira parte hartzaileak Loiolako tren geltoki zaharrean eta bertatik abiatuta egingo dute bidea.

Jardueran parte hartu nahi duten herritarrek info@lurgaia.org helbidera idatzi behar dute izena emateko. Urola Bizirik natur taldeak goiz ezberdina igarotzeko interesa duten guztiak animatu ditu bilketara. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide