Sektore publikoko greba eragina izaten ari da hainbat zerbitzutan

Intza Trula 2023ko urr. 25a, 11:50

Azkoitiko Udaletxea. (Artxibokoa)

152.000 langile inguru daude gaurko eta abenduaren 19ko grebara deituta Euskal Autonomia Erkidegoan. Greba hau eragina izaten ari da udal zerbitzuetan, baita beste esparru batzuetan ere.

Sektore publikoa indartzeko asmoz, ELA, LAB, CCOO, Steilas, SATSE eta ESK sindikatuek greba deitu dute gaurko eta abenduaren 19rako. Gutxi gorabehera 152.000 langile daude greba egiteko deituta Euskal Autonomia Erkidegoan.

Hori horrela izanik, udal zerbitzu guztietan gutxieneko zerbitzua eskainiko dute egun osoan zehar. Horrez gain, greba eragina izaten ari da hezkuntza eremuan eta osasun arloan ere. Garraio publikoak, aldiz, ohiko ordutegia jarraituko du.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide