'Mi otro Jon' eta 'El colegio de los animales mágicos 2' filmak emango dituzte asteburuan Baztartxon

Ane Olaizola 2023ko urriaren 25a

'Mi otro Jon' filmaren irudi bat.

Baztartxo antzokian honako bi film eskainiko dituzte datozen egunetan: Mi otro Jon eta El colegio de los animales mágicos 2. Aurreneko filma larunbatean, igandean eta astelehenean emango dute. Ohi bezala, larunbatean eta igandean 19:30ean izango da emanaldia, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. Bestalde, umeei zuzendutako El colegio de los animales mágicos 2 filma igande arratsaldean emango dute, 17:00etan.

Hona hemen bi filmen bideo aurrerapenak:

Mi otro Jon

El colegio de los animales mágicos 2

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide