Hizkuntza Eskola Ofizialak hutsik geratu diren lekuak betetzeko izen ematea zabaldu du

Aitziber Arzallus 2023ko urr. 24a, 09:53

Gaztaneneako ikasgela bat.

Etzi, hilak 26, argitaratuko dituzte hutsik gelditu diren lekuen zerrendak, eta ingelesa eta frantsesa ikasi nahi dutenek aurtengo ikasturterako matrikula egiteko aukera izango dute urriaren 30ean, datorren astelehenean, 15:30etik 20:00etara bitartean, Gaztanenea jauregian.

Matrikulazioaren lehen fasean hutsik gelditutako lekuak betetzeko izen ematea zabaldu du Hizkuntza Eskola Ofizialak. Ostegunean, hilak 26, argitaratuko dituzte ingelesa eta frantsesa ikasteko hutsik gelditu diren lekuen zerrendak, eta hilaren 30ean, datorren astelehenean, izango da izena emateko aukera 15:30etik 20:00etara bitartean, Gaztanenea jauregian bertan.

Matrikulazioaren lehen fasean hutsik gelditutako lekuen zerrenda lotura honetan kontsulta dezakete herritarrek. Ikastaroaren prezioa 72,36 eurokoa da ikasturte osorako, eta eskolez gain, azterketarako bi deialdi ere sartzen dira prezio horretan bertan. Azkoitian ez ezik, Eibarko eta Arrasateko eskoletan ere egin daiteke matrikula, baita gainerako eskoletan ere. Leku libreak urtarrilaren 31ra arte betetzen joango dira, eta data horretatik aurrera ez dute ikaslerik onartuko.

Informazio gehiago behar dutenek eoieibarheo@gmail.com helbide elektronikora idatz dezakete edo 943-89 92 75 telefono zenbakira deitu.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide