Zabalik da saihesbidea

Maialen Etxaniz 2023ko urr. 23a, 20:30

Ertzaintzak hedabide honi jakinarazi dionez, 17:45ean auto batek su hartu du saihesbidean. Ez da inor zauritu. Arratsaldean errepidea itxita egon da ordu batzuez, suhiltzaileak lanean aritu baitira. Istripuak eragina izan du herri barruko trafikoan. Autoa erretiratuta eta errepidea garbituta, dagoeneko zabalik da saihesbidea.

Auto batek su hartu du gaur arratsaldean, 17:45ean, Azkoitiko saihesbidean, GI-631 errepidean, Txerloiko eta Altzibarko biribilguneen artean. Inor ez da zauritu, baina errepidea hainbat orduz itxita egon da bi noranzkoetan, eta ezbeharrak eragina izan du trafikoan; herri barruan ere auto ilarak sortu dira. Sua azkar itzali dute suhiltzaileek, baina autoa erretiratzen eta errepidea garbitzen denboora gehiago behar izan dute. 20:00ak pasata zabaldu dute saihesbidea. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide