Yoga ikastaroaren bigarren txandarako izen-ematea zabaldu du Plaza Ondok

Maialen Etxaniz 2023ko urr. 23a, 16:53

Bigarren txandako eskolak asteartetan eta ostiraletan eskainiko dituzte, eta izen-ematea 25 euro ordaindu beharko da. Saioak azaroaren 3an hasiko dira. 

Plaza Ondo Azkoitiko jubilatuen elkarteak yoga ikastaroaren bigarren txanda antolatu eta ireki du. Yoga ikastaroak izan duen harrera ikusita antolatu bigarren txanda bat Plaza Ondok; izan ere, jende ugarik eman du izena lehen txandan. 

Bigarren txandako saioak, asteartetan 15:00etatik 16:00tara eta ostiraletan 09:30etik 10:30era eskainiko dituzte. Saioak azaroaren 3an hasiko dira, eta jubilatuen elkartean eskainiko dituzte. Interesa dutenek dagoeneko eman dezakete izena Plaza Ondo elkartearen bulegoan, 25 euro ordainduta. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide