Juan Carlos Pikabea margolariak Bidasoari eskainitako erakusketa zabaldu du Portaleburu erakusketa aretoan. Atzo, ostiralez, zabaldu zuten erakusketa, eta hilaren 29ra arte egongo dira ikusgai haren margolanak.
Hogei margolan inguruk osatzen dute erakusketa, eta artelan guztiak paisaiak dira. Koadroen ordenak, gainera, berebiziko garrantzia dute, hasieratik amaierara Bidasoara bidaia egitea proposatzen baitu autoreak. Nafarroako herrietatik hasi, eta ibaiak egiten duen bideari jarraituz, Lapurdiko eta Gipuzkoako kostaldeko irudiekin amaitzen da erakusketa.
Astelehenetik larunbatera bisitatu ahalko da erakusketa, 18:00etatik 20:00etara. Larunbatetan eta igandetan goizez ere zabalduko dute, 12:00etatik 14:00etara.