Euskadiko Futbol Federakundeak UEFA Lurralde Kopa modu ofizialean jokatuko du datorren denboraldian, eta federakundeak txapelketa horretarako deitu dituzte Espainiako Hirugarren Mailan lehiatzen den Anaitasunako gizonen lehen taldeko zazpi jokalari. Hain zuzen, Ander Arabaolaza, Julen Aramendi, Xabier Soraluze, Julen Odriozola, Dani Marin, Jon Izagirre eta Xabier Azkoitia dira taldera deitu dituzten 22 jokalarien artean Anaitasunako direnak.
Datorren urriaren 24an, asteartez, hasiko dira txapelketarako prestatzen. Lehen entrenamendua Elorrioko Eleizalde futbol zelaian (Bizkaia) egingo dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!