Lazo arrosa plazan, bularreko minbizia dutenei elkartasuna adierazteko

Ane Olaizola 2023ko urr. 19a, 16:13

Lazo arrosa, plazan. (Azkoitiko Udala)

Bularreko Minbiziaren Mundu Eguna da gaur, eta Katxalin elkartearen mihisea zintzilikatu du udalak plazan. Minbiziaren aurrean, "kontzientzia, konpromisoa eta ikerketa" aldarrikatu ditu hark.

Bularreko Minbiziaren Mundu Eguna da gaur, urriak 19, eta horren harira, Katxalin bularreko eta ginekologiaren arloko minbizia duten emakumeen elkarteak emandako mihisea zintzilikatu du Azkoitiko Udalak plazan. Gaixotasun hori dutenei "elkartasuna" adierazteko asmoz, lazo arrosa ikus daiteke, hain zuzen, Kultur Etxeko eraikineko balkoian. Minbiziaren aurrean, "kontzientzia, konpromisoa eta ikerketa" aldarrikatu ditu udalak.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide