Larunbatean hasiko dira udazkeneko Bebarruko Jardunek Matadeixen

Ane Olaizola 2023ko urr. 19a, 10:57

Belako taldea. (Belako)

Xaboiak egiteko doako ikastaroak emango die hasiera Bebarruko Jardunei, eta ondoren, hamaika kontzertu izango dira Matadeixen, Gabonak bitartean. Belako Mungiako taldeak itxiko du programa, abenduaren 22an.

Udazkeneko Bebarruko Jardunek prest ditu Matadero Ekintzak, eta beste urte batez, kontzertuek beteko dute Matadeiko aretoa datozen hilabeteetan. Dena den, musikaz haratago izango da zer eginik Bebarruko Jardunen barruan, Xaboi Komunitarioak izeneko ikastaroa ere egingo baitute han. Datozen bi larunbatetan, hilaren 21ean eta 28an, izango da xaboiak egiten ikasteko tailerra, eta zabalik dago izen-ematea, mataderoekintzak@gmail.com helbide elektronikoaren bidez.

Ikastaroaren ondoren hasiko dira musika taldeen zuzenekoak, eta beste behin askotariko kontzertuez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Hain zuzen, Ibil bedi, Moxal, Hannes Buder, Figura 8, The Electrics eta Silita taldeek eskainiko dituzte kontzertuak, eta Belako taldeak itxiko du Bebarruko Jardunen programa, abenduaren 22an Silitarekin batera eskainiko duen kontzertuan.

Ikastaroa doan eskainiko du Matadero Ekintzakek, eta kontzertuetarako sarrerak zazpi eurotan salduko dituzte.

Hemen Bebarruko Jardunen egitaraua:

  • Urriak 21 eta 28, larunbata: Xaboi komunitarioa ikastaroa, Aiora Urbieta Eizagirrerekin, 10:00etatik 14:00etara artean. 
  • Azaroak 12, igandea: Ibil bedi taldearen kontzertua, 19:00etan.
  • Azaroak 19, igandea: Moxal eta Hannes Buder taldeen kontzertuak, 12:30ean.
  • Abenduak 6, asteazkena: Figura 8 eta The Electrics taldeen kontzertuak, 22:30ean.
  • Abenduak 22, ostirala: Belako eta Silita taldeen kontzertuak, 22:30ean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide