Hiru film eskainiko dituzte datozen egunetan Baztartxon

Ane Olaizola 2023ko urr. 18a, 09:25

'Godland' filmaren irudi bat.

El osito Boom, La ternura eta Godland filmak emango dituzte igandean, astelehenean eta asteartean. Larunbatean ez da emanaldirik izango.

El osito Boom, La ternura eta Godland filmak eskainiko dituzte datozen egunetan Baztartxo antzokian. Oraingo honetan, igandean, astelehenean eta asteartean izango dira zine emanaldiak, larunbaterako umeei zuzendutako Anbotoko Mari antzezlana baitago programatuta.

Igande arratsaldean, 17:00etan, ikusi ahal izango da haurrentzako El osito Boom, eta egun berean, 19:30ean, La ternura emango dute. Azken film hori astelehenean ere eskainiko dute, 20:00etan.

Asteartean, bestalde, zine foruma izango da Godland filmarekin. 20:00etan izan da emanaldia. 

Hona hemen hiru filmen bideo aurrerapenak:

El osito Boom:

La ternura:

Godland:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide