Lupe Lekuonak ipuin kontaketa saioa eskainiko du liburutegian

Ane Olaizola 2023ko urriaren 16a

Lupe Lekuona. (Lupe Lekuona)

Lekuonak hilaren 26an eskainiko du Ortzadar arraina ipuin kontaketa saioa, eta ostegunean zabalduko dute izen-ematea.

Lupe Lekuonak Ortzadar arraina ipuin kontaketa saioa eskainiko du hilaren 26an, ostegunez, Aizkibel liburutegian. HH5 eta LH1 mailetan dauden umeei zuzendutako emanaldia izango da, eta 17:30ean hasiko da.

Ipuin kontaketara joan nahi duenak aurrez izena eman beharko du. Hain zuzen, hilaren 19tik 25era artean eman ahal izango da izena, liburutegira joanda edo hango 943-85 08 98 telefono zenbakira deituta.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide