Olivier Latry Parisko Notre Dameko organo jotzaileak kontzertua eskaini du Azkoitian

Nerea Uranga 2023ko urr. 15a, 09:00

Olivier Latry Azkoitiko parrokiako Cavaille-Coll organoan, kontzertua hasi aurretik. (Nerea Uranga)

Azkoitiko Ama Birjinaren Jasokundeko parrokiaren Cavaille- Coll organoko kontzertuan XIX. eta XX. mendeko obrak interpretatu zituen Latryk atzo arratsaldean. Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXIV. Zikloaren barruko kontzertua izan zen atzokoa.

Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXIV. Zikloaren barruan, Olivier Latry Parisko Notre Dame katedraleko organo jotzaileak kontzertua eskaini zuen atzo Azkoitiko parrokiko Cavaille-Coll organoan. XIX. eta XX. mendeko obrak interpretatu zituen organo jotzaile frantsesak atzo, hala nola Alexandre Guilmant, Camille Saint-Saens, Cesar Frank, Louis Vierne edo Charles-Marie Widorren lanak.

Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren antolatzaileek Azkoitian Latry organoa jotzen entzuteko aukera izatea "ohore bat" dela esan zuten atzo kontzertua hasi aurretik, "organoaren munduko enbaxadore ospetsuenetako bat delako Latry".

Organo erromantikoari lotutako zikloko hurrengo Azkoitiko parrokiko kontzertua urriaren 21ean izango da, 20:00etan. Jose Luis Franzesena Azkoitiko Ama Birjinaren Jasokundearen parrokiko organo jotzaileak eta Mariatxen Urkia sopranoak eskainiko dute kontzertua.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide