Palestinari babesa adierazi diote hainbat herritarrek

Intza Trula 2023ko urr. 14a, 08:51

Atzo Palestinari babesa adierazteko deitutako elkarretaratzea. (Utzitakoa)

Palestina askatu! lelopean elkartu ziren herritarrak atzo arratsaldean Palestinari elkartasuna adierazteko asmoz. 

Hainbat lagunek egin zuten bat atzo arratsaldean Palestinari elkartasuna adierazteko deitutako elkarretaratzean, Palestina askatu! lelopean. 

Herriko plazan zuten hitzordua, Palestinako herriari babesa adierazteko eta haren askatasuna aldarrikatzeko; izan ere, pasa den asteburuan Israelek gerra deklaratu zion Palestinari, Hamasek egindako hainbat erasoren ostean. 

Atzo Palestinari babesa adierazteko elkarretaratzea Azkoitian. (Utzitakoa)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide