Olio birziklatua erabiliz, xaboi solidoak, likidoak, xaboi hautsak, arropa leungarriak, arropa garbigarriak, ontziak garbitzeko xaboia... egiteko Xaboi Komunitarioak izeneko ikastaroa antolatu du Matadero Ekintzakek.
Ikastaroa Aiora Urbietak Amalda biobotanikakoak eskainiko du, eta doakoa izango da. Bi zapatutan egingo dituzte saioak Matadeixen, urriaren 21ean eta 28an, 10:00etatik 14:00etara. Aurreneko saioan, xaboi solidoa (prozesu hotzarekin), xaboi likidoa, xaboi hautsa eta arropa leungarria egingo dituzte. Bigarrengo saioan, berriz, prozesu beroarekin kantitate handian xaboi likidoa (askotarako balio duena) eta ontziak garbitzeko xaboia egingo dituzte. Bi saioetan egindako xaboiak ikastaroetan parte hartuko dutenentzat izango dira.
Ikastaroan izena emateko mataderoekintzak@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da.