Aizkibel liburutegiak jakinarazi du haurrei zuzendutako eskaintza zabalduko dutela ikasturte honetan, eta hori hala, urritik maiatzera bitartean, hilabetero antolatuko dituzte haiei zuzendutako saioak, hala nola ipuin kontaketak, zientzia tailerrak, idazketa lantegiak eta itzal-argien tailerrak. Liburutegiaren helburua da haurrek "gozatuz eta entretenituz" ikastea.
Ekintzak 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutakoak izango dira, eta liburutegiak aldiro jakinaraziko ditu jarduera bakoitzaren datak eta orduak.