Eduki babestua

Balorazio positiboa eginda amaitu du Sustraiak Bizirik elkarteak elikadura burujabetzaren ikastaroa

Erredakzioa 2023ko urr. 5a, 08:00

Sei baratza bizi egin dituzte guztira; horietatik lau lurra goldatuta egin dituzte, eta beste bi, berriz, goldatu gabe. Bestalde, hiru belarren erremedioa egitn dituzte eta onddoen mikorrizazioa lantzeko aukera ere izan dute.

Bukatu dira Sustraiak Bizirik elkarteak antolatutako ikastaroak. Larunbatetan egin diren saioek elikadura burujabetza bultzatu eta ingurugiroa babesteko helburua zuten, eta antolatzaileek agertu dutenez, saioetako batez besteko parte hartzea bospasei lagunekoa izan da, eta ikastaroa erabat “hartu-emanekoa izan da. Izan ere, denok izan gara irakasle eta elkarrengandik ikasteko aukera izan dugu”.

Gainera, aurreikusita zuten gisan, sei baratza bizi egin dituzte ikastaroan zehar. Baratza horietatik lau lurra goldatuta egin dituzte, eta beste bi, berriz, goldatu gabe. Bestalde, hiru belarren erremedioa egin dituzte eta onddoen mikorrizazioa lantzeko aukera ere izan dute.

Sustraiak Bizirik elkarteko kideek balorazio “positiboa” egin dute, beraz, eta ikastaroko saioetara gerturatu diren herritar guztiak eskertu dituzte.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide