Larunbatean, hilaren 7an, gimnastika erritmikoak hartuko du Elkargunea, goizean zein arratsaldean bi txapelketa jokatuko dituztelako han.
Batetik, Oinarrizko Euskal Kopa jokatuko dute 10:00etatik 14:00etara artean, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 21 taldetako 62 gimnasta lehiatuko dira. Alebinek, infantilek eta kadeteek parte hartuko dute, eta horiek uztaiekin, mazoekin zein pilotarekin eskainiko dituzte saioak.
Bestetik, Gipuzkoako Txapelketa izango da arratsaldean, 16:00etatik 20:00etara artean, eta Donostia, Belabieta, Tolosa, Ipurua eta Izar-leku taldeetan aritzen diren 68 gimnastek parte hartuko dute han.