Sustraiak Bizirik elkarteak elikadura burujabetza bultzatzeko eta ingurumena babesteko baratze ikastaroaren azken saioa egingo dute datorren larunbatean, hilaren 30ean, Altamiran dagoen Baratze Parkean. 10:00etatik 12:00etara egingo dute tailerra, eta herritar ororentzat irekia da.
Sustraiak Bizirik elkarteak ekainean hasi zuen ikastaroa, eta besteak beste, arto, babarrun eta kalabaza haziak erein ditu hango baratza bizietan.