Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak euskarari lotutako lau hitzaldi antolatu ditu urrian, astero bana, Euskaldunon Eskola udazkenean izeneko egitasmoaren baitan. Pilar Kaltzada idazle eta kazetariak gidatuko du lehen hitzaldia, Eremu komunikatibo berri eta zaharrak: euskaraz bizi ahal izateko erronkak eta aukerak izenekoa. Urriaren 4an izango da Elkarguneko Oteiza aretoan, 18:00etan. Doakoa bada ere, aurrez izena eman beharko da ostirala, irailaren 29a, baino lehen.
Urriaren 10ean, asteartea, izango da bigarren hitzaldia. Martxelo Otamendi kazetariak gidatuko du Noiz arte diagnostikoak egiten? izeneko saioa, eta Irene Elorza arduratuko da aurkezle lanak egiteaz. Hitzaldia Elkarguneko Oteiza aretoan izango da, 18:00etan.
Jon Sarasua irakasle eta pentsalariak gidatuko du hirugarren hitzaldia, Euskararen etorkizun-ikuspegiaz izenekoa, urriaren 18an. Gainerako saioak bezalaxe, Elkarguneko Oteiza aretoan izango da, 18:00etan.
Urriaren 25ean izango da laugarren eta azken hitzaldia Jone Miren Hernandez eta Jaime Altuna antropologoen eskutik. Gazteak eta hizkuntz-ondoeza. Azalberritzearen erronka izeneko saioa ere Elkarguneko Oteiza aretoan izango da, 18:00etan.
Hitzaldi guztiak doakoak izango dira, baina aurrez izena eman beharko da 675 85 71 11 telefonora whatsapp mezua bidalita edo maxixatzen@maxixatzen.eus posta elektronikora idatzita. Plazak mugatuak izango dira eta bazkideek lehentasuna izango dute.