Joseba Diazek irabazi du VII. Ondarru-Lekitto lasterketa

Ihintza Elustondo

Ondarru-Lekitto lasterketaren irabazleak, atzo, podiumean. (Lea Artibaiko Htza)

Korrikalariak 49 minutu eta 44 segundo behar izan ditu probaren hamasei kilometroak osatzeko.

Joseba Diaz korrikalari azkoitiarrak irabazi zuen atzo, larunbata, Bizkaian jokatutako Ondarru-Lekitto lasterketa. Hasiera-hasieratik hartu zien Diazek aurrea gainontzeko partaide guztiei, eta halaxe egin zuen Ondarroatik Lekeitiorainoko ibilbide guztia. 49 minutu eta 44 segundo behar izan zituen probaren hamasei kilometroak osatzeko. Lasterketa bikaina egin zuen arren, ezin izan zuen iaz Abdellah Taghrafetek jarritako marka gainditu. Gizonezkoetan bigarrena Brahim el Asri izan zen (00.51.06), eta hirugarrena Amets Aranbarri zestoarra (00.52.32). 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide