LEB ligetan ari diren taldeen Euskal Kopak espero zitekeen irabazlea izan du. Atzo, azkenean iragarrita zegoena baino ordubete lehenago (19:00) hasi zen finalean, 96-70 irabazi zion Urrezko LEB ligako taldeak aurten Zilarrezko LEBen ariko den Juaristi ISBri, Bergaran.
Beti atzetik, baina Iraurgikoek eutsi zioten aurkariari hirugarren laurdenera arte; 26-24 bukatu zen lehen laurdena, eta 43-37 zen emaitza atsedenaldian. Azken txanpan, ordea, oso goitik ibili zen Orozen, Zubizarretaren eta Ansorregiren taldea, eta azken emaitza da horren erakusle; hirugarren laudenean 13 puntuko zuloa ireki zuen Gipuzkoa Basketek, eta azken laurdenean abantaila hori bikoiztu egin zuen.