Artzain txakur lehiatan duen trebezia erakutsi du beste behin gaur Gaizka Etxanizek. Hango Euskal Jai Egunaren jai egitaraua irekitzeko, XVI. Artzain Txakur Txapelketa jokatu dute gaur goizean Aizarnazabalen, eta azkoitiarra eta Jai txakurra izan dira irabazleak.
291 puntu batu dituzte txapeldunek, eta haien atzetik sailkatu dira Xabier Gastañaga eta Sandi (289) eta Juanjo Garate eta Tina (288). Zazpi lehiakide izan dituzte guztira Etxanizek eta Jaik Aizarnazabalen.
Hil honen 11n, Zestoan, Arraza Libreko Artzain Txakurren Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen Etxanizek, orduko hartan, Laster txakurrarekin.