Plaza Ondo elkarteak Errioxara irteera antolatu du urriaren 18rako

Ane Olaizola 2023ko ira. 23a, 09:00

Egun osoko irteera egingo dute urriaren 18an, eta Logroño eta Briones bisitatuko dituzte. Asteazkenean zabalduko da izen-ematea.

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak irteera antolatu du urriaren 18rako, eta Errioxara joango dira egun horretan. Hain zuzen, Logroño eta Briones bisitatuko dituzte, 08:00etan Aizkibel liburutegi aurretik abiatuta. 

Brionesko liburutegian hamarretakoa egingo dute, eta 14:30ean, bazkaria izango dute Logroñoko Meson del Cid jatetxean. Herrira, berriz, 20:30ean ailegatuko dira.

Hilaren 27an, asteazkenez, zabalduko dute izen-ematea, eta urriaren 11ra bitartean egongo da horretarako aukera. Irteeraren prezioa 40 eurokoa da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide