Marea Urdinak urteko asanblada irekia egingo du datorren asteartean

Iraia Oteiza

2022ko balantzea egiteko zein etorkizuneko erronkak zehazteko baliatuko dute asanblada. Herritar oro gonbidatu dute parte hartzera.

Marea Urdinak urteko asanblada irekia antolatu du datorren astearterako, irailaren 26rako. Elkarguneko Oteiza aretoan elkartuko dira arratsaldeko 19:00etan, 2022ko balantze ekonomikoa egin, azken urtean gauzatutako ekintzak aztertu eta etorkizunean egon daitezkeen erronkak zehazteko. Herritar oro gonbidatu dute asanblada irekian parte hartu eta ekarpenak egitera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide