Ireki dute Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea, baina Ertzaintza zirkulazioa bideratzen ari da

Mailo Oiarzabal 2023ko irailaren 21a

Kamioia, Urola ibaian. (Utzitakoa)

Kamioi bat errepidetik irten eta ibaira erori da Urretxuko partean, Zumarragako noranzkoan. 11:50 aldera gertatu da ezbeharra, eta ondorioz moztu egin dute GI-631 errepidea. 14:00etatik, ordea, zabalik dago hango errei bat.

Azkoitia Urretxurekin eta Zumarragarekin lotzen duen GI-631 errepidea erabat itxita egon da gaur goizean, istripu larri bat tarteko. Ertzaintzak jakinarazi duenez, kamioi bat errepidetik irten eta ibaira erori da Urretxuko partean, Zumarragako noranzkoan.

11:50 aldera gertatu da ezbeharra, eta 14:00ak arte moztuta egon da zirkulazioa. Ordea, errei bat zabalik dago orduz geroztik, eta Ertzaintza txandaka ari da zirkulazioa bideratzen. Haren arabera, kamioiak ibaian jarraitzen du oraindik (16:15), eta garabiak ibilgailua handik atera arte ez dute guztiz irekiko errepidea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide