Etzi, osteguna, egingo dute ikasturteko lehen paseoa Pasira egitasmora batzen diren herritarrek. Adineko pertsonen osasun fisikoa eta buru osasuna lantzea du helburu programak, ohitura osasungarriak eta sozializazioa sustatuz. Iaz bezala, aurten ere Aizkibel udal liburutegiaren parean 10:00etan elkartuko dira ostegunero-ostegunero parte hartzaileak, eta hezitzaileek lagunduta herrian zehar ibilbide ezberdinak egingo dituzte. Egitasmoa proiektu pilotu bezala 2021eko apirilean jarri zuten abian, eta "oso erantzun ona" jaso zuela eta, antolatzaileek ekimenarekin jarraitzea erabaki dute.