Plaza Ondo Azkoitiko jubilatuen elkarteak antolatuta, Katalunian izan dira hainbat azkoitiar. Hain zuzen, 70 lagun inguruko taldea animatu da Kataluniara egindako irteeran parte hartzera, eta horiek guztiek hainbat txoko ezagutzeko aukera izan dute. Besteak beste, Manresa, Figueres, Besalu, Girona, Begur, Cadaques, Ampuriabrava, Roses, Platja D'Aro eta Tossa de Mar bisitatu dituzte.
(Argazkiak: Plaza Ondo jubilatuen elkartea)