'Todos los nombres de Dios' eta 'Ruby, aventuras de una kraken adolescente' filmak ikusgai, asteburuan

Ane Olaizola

Todos los nombres de Dios filma larunbatean, igandean eta astelehenean eskainiko dute, eta umeei zuzendutako Ruby, aventuras de una kraken adolescente, berriz, igande arratsaldean.

Baztartxo antzokian honako bi film emango dituzte datorren asteburuan: Todos los nombres de Dios eta Ruby, aventuras de una kraken adolescente.

Todos los nombres de Dios 12 urtetik gorakoei zuzendutako filma hiru egunez ikusi ahal izango da: larunbatean eta igandean, 19:30ean, eta astelehenean, 20:00etan. Ohi bezala, azken egun hori ikuslearen eguna izango da.

Bestalde, haurrei zuzendutako Ruby, aventuras de una kraken adolescente filmaren saioa 17:00etan hasiko da. Gazteleraz eskainiko dute animaziozko filma.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide