Azkoitia-Azpeitia Raka Maraton kirol elkarteak antolatuta, urtero egin ohi dute Azkoitiko Herri Lasterketa azaroan, eta dagoeneko jakinarazi dute proba horren data: azaroaren 25ean egingo dute lasterketaren XVIII. edizioa. Ohiko moduan, hamar kilometroko ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek.
Jada zabalik dago lasterketan izena emateko epea. Animatzen direnek, lotura honetan eman beharko dute izena, 13 euro ordainduta. Gutxienez 16 urte izan beharko dira proban izena emateko, eta guztira, 350 lagunek parte hartu ahal izango dute lasterketan.