Zine Bonoa jada eskuragarri, Baztartxoko film emanaldietarako

Iraia Oteiza

Bonoek bost zein hamar saioetarako balio dute: lehenak 15 euroko prezioa du, eta bigarrenak 30 eurokoa. Ondorioz, hiru euroren truke pelikula bat ikusteko aukera ematen dute. Dagoeneko eskuragarri daude Baztartxoko leihatilan.

Ikasturte berriaren hasierarekin batera, Kultura Sailak Zine Bonoa atera du Baztartxo antzokiko film emanaldietarako. Bost zein hamar saioetarako bonoak eskura daitezke: lehenak 15 euroko prezioa du, eta bigarrenak 30 eurokoa. Ondorioz, hiru euroren truke film bat ikusteko aukera eskaintzen dute.

Bonoa ostiral, zapatu eta igandeetako emanaldietarako da, astelehenetako prezioa, ikuslearen egunekoa, hiru eurokoa baita deskonturik gabe ere. Edonola ere, nahi izanez gero erabili daiteke astelehenetan ere.

Dagoeneko eskuragarri daude Baztartxo antzokiko leihatilan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide