Jon Unanue Dukie arraunlari azkoitiarrak denboraldi borobila egin du Urdaibaiko traineruarekin. Duela bi asteburu Kontxako Bandera irabazi zuen, eta pasa den asteburuan Eusko Label Liga. Bermeoko taldeak hirugarren amaitu zuen atzo El Corte Ingles Banderan, baina herenegun, etxean jokatu zuten Bermeoko Ikurriñean utzi zuen erabakita liga.
Aldiz, Telmo Deunek ez du datorren denboraldian Euskotren Ligan aritzeko txartelik lortu, eta ondorioz, Naikari Galarraga eta Laia Aranbarri azkoitiarren taldeak ETE ligan jarraituko du. Zumaiako emakumeek atzo jokatu zuten Portugaleten (Bizkaia) traineruaren etorkizuna erabakitzeko azken estropada, eta gogoz saiatu ziren arren, ez zuten lortu helburua lortu. Play off-eko bi estropadak kontuan hartuta, bigarren gelditu ziren zumaiarrak, mailaz igotzetik zazpi segundora.