Irakurle Taldeak 'Lotsaizuna' liburua izango du hizpide ikasturteko lehen saioan

Iraia Oteiza 2023ko ira. 18a, 12:09

Irakurle Taldearen saio bateko irudia. (Azkoitiko Irakurle Taldea)

Bihar, hilak 19, izango da Irakurle Taldearen lehen saioa, 19:00etan, Elkarguneko Oteiza aretoan. Iñigo Aranbarri idazleak gidatuko du, eta herritar orok izango du parte hartzeko aukera.                                        

Azkoitiko Irakurle Taldeak bihar, irailak 19, ekingo dio ikasturte berriko saioei. Jokin Zaitegi bekari esker Oskar Arana aramaiotarrak euskaratutako J.M. Coetzee hegoafrikarraren Lotsaizuna (Elkar) nobelaz hitz egingo dute saioan. 19:00etan hasiko da hitzordua Elkarguneko Oteiza aretoan, eta ohi bezala, Iñigo Aranbarri idazle azkoitiarra arduratuko da dinamizatzaile lanak egiteaz.

Azkoitiko Irakurle Taldean parte hartzeko edota egitasmoaren inguruko informazio gehiago jasotzeko, azkoitikoirakurletaldea@gmail.com helbidera idatz dezakete herritarrek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide