Domusa Teknik ISBk eta Gipuzkoa Basketek lagunarteko partidak jokatu dituzte asteburuan Azkoitian

Iraia Oteiza 2023ko ira. 18a, 10:22

Joan den larunbatean Domusa Teknik ISB eta FNB Ardoi nafarren arteko partida Azkoitiko Kantxan. (Argazkia: Mikel Amenabar)

Domusa Teknik ISB emakumezkoen lehen taldeak ezin izan zuen garaipenik lortu etxean jokatutako lagunartekoan. Aldiz, Gipuzkoa Basket erraz nagusitu zen.

Lagunarteko saskibaloi partidak jokatu zituzten larunbatean Azkoitiko Elkarguneko kantxan. Domusa Teknik ISB Iraurgi Saskibaloiaren emakumezkoen lehen taldeak jokatu zuen lehen partida, FNB Ardoiren aurka. Etxekoek ezin izan zuten garaipena lortu eta 44 eta 91 gailendu zen talde nafarra.

Jarraian, Gipuzkoa Basketek aurredenboraldiko estreineko lagunarteko partida jokatu zuen Cantabriaren aurka. 87 eta 72 nagusitu zen Gipuzkoako taldea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide