Sutea izan da Lidl supermerkatuaren sabaian

Ane Olaizola

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, eguzki plaka batek su hartu du, baina ez da inor zauritu. Dagoeneko itzali dute sua.

Altzibar auzoan dagoen Lidl supermerkatuan sua piztu da gaur, ostirala, eguerdian. Hain zuzen, sabaian dagoen eguzki plaka batek su hartu du, Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Horiek 14:00etan jaso dute abisua, eta suhiltzaileak zein udaltzainak joan dira gertaeraren lekura. Iturri horren arabera, dagoeneko (14:45) itzali dute sua, eta ez da inor zauritu. 

Supermerkatu barruan zeuden langileak zein bezeroak kanporatu egin dituzte, eta oraingoz, itxita dago saltokia. Udaltzainak, berriz, zirkulazioa bideratzen ari dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide