Asteartean ekingo die entrenamentuei Ttipi-Ttapa emakumeen korrika taldeak

Iraia Oteiza 2023ko ira. 14a, 16:03

Ttipi-Ttapak dei egin die herriko emakumeei, korrika taldean egiteko. Entrenamenduak astearte eta ostegun arratsaldetan egingo dituzte, 18:00etatik 19:00etara.

Datorren asteartean, irailaren 19an, hasiko ditu entrenamenduak Ttipi-Ttapa emakumeen korrika taldeak. Astearte eta ostegunetan egingo dituzte entrenamenduak, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara. Jose Antonio Zulaikak lagunduta egingo dute korrikalariek korrika saioa.

Taldearen hamargarren ikasturtea izango da aurtengoa, eta oraingoan ere herriko emakumeak entrenamenduetan parte hartzera gonbidatu dituzte, are gehiago, pandemia ondoren izena emanda daudenen kopurua jaitsi egin delako. Hori dela eta, iraileko saioak "probakoak" izango direla azaldu du taldeak, eta "urrian martxan" jarriko direla.

Ohi bezala, Elkargunean elkartu eta aldatuko dira korrikalariak, eta saioen amaieran luzaketak egingo dituzte.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide