Irailaren 20n egingo dute Abarketatxo ludotekako eta Artxamendi topalekuko erabiltzaileen gurasoen bilera

Unax LarraƱaga 2023ko ira. 14a, 10:40

Abarketatxo ludoteka eta Artxamendi topalekua irailaren 25ean irekiko dituzte herritarrentzat. Ludotekan izena eman nahi dutenek, hilaren 18tik 22ra bitartean izango dute aukera. Bestalde, azaroan egingo diren doako ekintzen izen ematea urriaren 14tik 20ra bitartean egin ahal izango da.

Azkoitiko Udalaren Gazteria Sailak eskaintzen dituen Gazte Zerbitzu Bulegoa, Abarketatxo ludoteka eta Artxamendi topalekua irailaren 25ean irekiko dituzte herritarrentzat. Abarketatxo ludotekan izena eman nahi dutenek, hilaren 18tik 22ra bitartean izango dute aukera. Bestalde, ludotekako eta topalekuko erabiltzaileen gurasoen bilera egingo da hilaren 20an.

Azaroan egingo diren doako ekintzen izen ematea, berriz, urriaren 14tik 20ra bitartean edo plazak bete arte egin beharko da. Ekintza hauen artean, txalaparta saioa, sukaldaritza saioa (gaztelaniaz), argi-itzalen sormen lantegia, makrame tailerra eta briko saioa eskainiko dituzte. Saio horiek guztiak LH3 eta DBH2 mailen arteko ikasleei zuzendutakoak izango dira.

Informazio gehiago jaso nahi dutenek Gazte Zerbitzu Bulegoarekin harremanetan jarri ahal izango dute, 688 61 89 99 telefono zenbakira deituta.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide