Hazien eta hazitegien inguruko tailerra izango da Azkoitiko Baratze Parkean

Iraia Oteiza

Irailaren 18an izango da saioa, arratsaldeko 18:00etatik 19:30era bitartean. Furgobaratza zerbitzua ere eskainiko dute.

Baratzetako barazkietatik haziak nola lortu eta ondoren hazitegian nola zaindu irakatsi asmoz, Haziak eta hazitegiak izeneko tailerra antolatu dute Azkoitiko Udalak, Kimubatek eta Kutxa Fundazioak elkarlanean. Irailaren 18an izango da Azkoitiko Baratze Parkean, arratsaldeko 18:00etatik 19:30era bitartean. Ohi bezala, saioa irekia eta doakoa izango da. 

Era berean, Furgobaratza zerbitzua ere eskainiko dute, bertaratzen direnei baratzeko gaien inguruan aholkularitza eskaintzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide