'Campeonex' eta 'Vacaciones de verano' filmekin ekingo dio Baztartxok denboraldi berriari

Iraia Oteiza 2023ko ira. 13a, 08:57

'Campeonex' filmaren irudietako bat. (Sensacine)

Larunbatetik astelehenera bitartean eskainiko dituzte bi filmak Baztartxo antzokian. Helduentzako Campeonex filma hiru egunetan ikusi ahal izango da. 

Asteburuan ekingo dio Baztartxo antzokiak filmen denboraldi berriari. Campeonex eta Vacaciones de verano filmak emango dituzte larunbatetik astelehenera bitartean. Helduentzako Campeonex pelikula larunbatean eta igandean 19:30ean eskainiko dute, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan izango da film hori ikusteko aukera. Aldiz, haurrentzako Vacaciones de verano filma igandean emango dute 17:00etan. 

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Campeonex filma:

Vacaciones de verano filma:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide