Euskadiko selekzioarekin urrea irabazi dute Aimar Ansola, Joanes Karrera eta Julen Amado Orion ehiza eta arrantza elkarteko kideek, gazte mailako salmonidoen euli arrantzako Espainiako Txapelketan.
Irailaren 7tik 10era, joan den ostegunetik atzo bitartean, jokatu dute aipatutako txapelketa Asturiasko Trebla ibaiko uretan. Taldekako sailkapena da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako federazioen ordezkaritzak irabazi duena. Sei kirolarik osatu dute selekzio hori, tartean hiru azkoitiarrak zirela, eta haiek guztiek jantzi dute urrea. Taldeko beste hiru arrantzaleak ere Gipuzkoakoak ziren: Manex Beristain eta Manex Cortes azpeitiarrak, eta Iraitz Urkia zegamarra.