Herriko eragile izango den kirol sarea sortzeko asmoa dute hainbat herritarrek, eta horretarako lehen pauso gisa, mahai inguru irekia antolatu dute datorren ostegunerako, hilaren 14rako. Ekitaldian, honako hiru puntu hauei emango diete garrantzia: kirol sare eragilea sortzea; kirol elkarteen arteko elkarlana bermatzea; eta kirol talde zein norbanako kirolarien beharrak eta gabeziak aztertzea.
Elkarguneko Zeharkako gelan bilduko dira ostegunean, 19:00etan, eta deitzaileek herritar guztiak antolatu dituzte saioan parte hartzera.