Ikasturteko lehen bilera egingo du astelehenean Azkoitia Lagunkoiak

Nerea Uranga 2023ko ira. 9a, 09:00

Azkoitia Lagunkoiaren bilera bateko irudia.

Udako etenaren ondoren, ikasturte berria hasiko du Azkoitia Lagunkoiak. Hasteko bilera irekia deitu du astelehenerako, eta herritarrak bertan parte hartzera deitu ditu.

Udan atseden hartu ostean, ikasturte berriari ekingo dio Azkoitia Lagunkoiak. Horretarako, hilaren 11rako, astelehenerako, bilera irekia deitu du, eta herritarrak topagunean parte hartzera deitu dituzte Azkoitia Lagunkoiako kideek.

Ikasturteko aurreneko bilera, astelehenean, 18:00etan hasita, Elkargunean izango da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide