Puxika gorriz estali dute udaletxeko balkoia, Duchenne Gaixotasunaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Egunaren harira. Elkarretaratzea egingo dute gaur plazan Marea Urdinak deituta, 19:00etan hasita, eta Azkoitiko Udalak ere bat egin du ekimenarekin.
Azkoitian bada Duchenneren giharretako distrofia duen herritar bat –Lucas, 6 urte–, eta haren senitartekoek zein Marea Urdinak gaurko elkarretaratzera agertzeko deia egin dute. Gorria da Duchenne gaitzaren kolorea, eta beraz, gaur plaza gorriz koloreztatzea da elkarretaratzearen deitzaileen asmoa. Egunean zehar zerbait gorria janztera animatu dute jendea, beren babesa adierazteko.