Igandean itxiko dituzte Ugarteigarango estali gabeko igerilekuak

Ane Olaizola

Ugarteigarango estali gabeko igerilekuak. (Azkoitiko Udala)

Ekainaren 9tik egunero zabaldu dute gunea, eta herritarrek hiru hilabetez erabili ahal izan dituzte hango instalazioak. 10:30etik 20:00etara zabaltzen dute.

Herritarrek azken azken egunak dituzte Ugarteigarango estali gabeko igerilekuak erabiltzeko, aste honetan itxiko baitituzte. Hain zuzen, Elkarguneak datorren igandean, hilaren 10ean, amaituko du kanpoko igerilekuen uda sasoia.

Joan zen ekainaren 9an zabaldu zituzten Ugarteigarango estali gabeko igerilekuak. Guztira, hiru hilabetez egon da zabalik gunea. Instalazioa 10:30etik 20:00etara egoten da irekita, astelehenetik igandera bitartean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide