Caritasek bihar banatuko ditu tonbolako sariak

Ane Olaizola

Caritasek jakinarazi du oraindik ez dela hiru sari nagusien jaberik agertu. Irabazleek festetan tonbola egon zen lekura agertu beharko dute asteazkenean, 18:00etatik 20:00etara artean.

Azkoitiko Caritasek bihar, asteazkenez, banatuko ditu andremarietako tonbolan zozkatu zituen sariak: tableta, janari plantxa eta kable gabeko xurgagailua, hain zuzen. Erakundeak jakinarazi duenez, oraindik ez da hiru sari horien jaberik agertu.

Sarien irabazleek Plazaberrira, festetan tonbola egon zen lekura, agertu beharko dute asteazkenean, 18:00etatik 20:00etara artean.

Honako hauek dira zenbaki sarituak eta horien ordezkoak:

  • Tableta
    • Zenbaki saritua: 01.664
    • Ordezkoa: 21.726
  • Janari plantxa
    • Zenbaki saritua: 06.113
    • Ordezkoa: 14.300
  • Kable gabeko xurgagailua
    • Zenbaki saritua: 21.531
    • Ordezkoa: 25.089

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide