Zuhaitz bat erori da Azkoiti eta Azpeiti arteko bidegorrira

Iraia Oteiza

Zuhaitza erorita Azkoiti eta Azpeiti arteko bidegorrian, Berrosueta baserriaren parean. (Utzitakoa)

Berrosueta baserriaren parean erori da zuhaitza bidegorrira, eta bidea gurutzatu du. Ertzaintzak garbiketa lanetan dihardu.

Denboraleak kalteak eragin ditu Azkoiti eta Azpeiti arteko bidegorrian ere. Euri zaparraden ondorioz, zuhaitz bat erori da Berrosueta baserriaren parean eta bidegorria gurutzatu du, pasabidea oinezkoentzat guztiz itxi ez badu ere. Ertzaintzaren arabera, ez da inor zauritu eta zuhaitza kentzeko garbiketa lanetan dihardu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide